top of page
Search
Naiz

NAIZ TAILERRAK - AGOIZKO SAN MIGUEL IP




Nola zaudete? Duela asko ez nintzela hemendik pasatzen. Oraingoan, azkeneko abentura kontatuko dizuet: TAILERRA.


Duela gutxi Agoizko San Miguel IP-an aurkeztu ninduten. Oso espazio atsegina konpartitu ahal izan genuen Haur eta Lehen Hezkuntzako irakalseekin batera. Nire istorioak konpartitzeko tartea izan genuen, hauek ezagutzeko bizipena izan zezaten. Bakoitzean sakontzeko denbora faltan izan genuen, baina hala ere, gure hare koxkorra uzteko balio izan zuen.


Beitu, hauek dira egin dituzten ekarpen batzuk: “genero aniztasuna presenteago izateko eta gogorarazteko balio izan zait, baita beharrezko garrantzia emateko ere”, “ikasteko, hausnartzeko, eta aniztasunarekiko kontzientzia izateko baliogarria izan zait”.


Hurrengo ekarpenean adierazten den bezala, NAIZ TAILERRA “modu natural eta errazean, egunero ditugun baliabideen bitartez, ipuina, bidaia, artea, etab., genero aniztasuna ikustarazteko balio du”, hau da, “errealitate ezberdinak ikustarazten ditu”.


Tailerretik pozez txoratzen atera nintzen, izan ere, hurrengo ekarpenak dioen bezala “gure ikasleekin lantzearen garrantziaz jabetzea egin du”. EZINBESTEKOA.


MILA ESKER, gutxi barru elkar ikusiko dugu!




0 views0 comments

Recent Posts

See All

Katakrak

Comments


bottom of page