top of page
Search
Naiz

Katakrak

2023/02/23

Nire bigarren aurkezpen eguna kontatzera nator. Oraingo honetan, Katakrak-en izan da.


Nire amentzako oso leku berezia da Katakrak. Bertara liburuak erostera doaz (joaten diren bakoitzean orduak eman ditzakete, bata bestea baino bereziagoak diren liburuen artean), zerbait hartzera doaz (janaria oso goxoa dagoela diote, gainera dena km0-ko elikagaiekin egiten dute), eta baita ere, hitzalidetara doaz (ekintza asko programatzen dituzten areto bat dago).


Luxu bat izan da bertan aurkezu ahal izatea, leku eder horretan. Jasotako arreta eta erraztasunak hobezinak izan dira, lagunarteko eta familiarteko giroan egon gara. Eskerrik asko Hedoi, Armando, Marta eta Katakrak, plazer hutsa izan da! Mila esker ere gerturatu zineten pertsona guztiei. Zuen interesa eta egonezinak asko pozten nau! Bakarrik nire amei entzutera eta ni ezagutzera hurbiltzea, pasada bat iruditzen zait.


Uste dut eskuartean zerbait daukatela, zerbaitekin dabiltzala,... Beraz, laster, zeozer esango dizuete.



0 views0 comments

Recent Posts

See All

תגובות


bottom of page