top of page
Search
Naiz

Aoiz-Agoitz

Aupa!!


Hemendik agertzen naiz hainbat kontutxo kontatzeko. Hasieratik hasiko naiz…


Duela aste bat Agoitzen aurkeztu ninduten. Nire amak, Oihana eta Iosune Etxarte Buezok bere herrian ezagutzera eman ninduten, haien sustraietan. Udaletxeak Aurelio Leon aretoa ireki zigun, eta pertsona asko etorri ziren (70 pertsona inguru), a ze zortedun! Areto horretan ekintza pila bat egiten dira, oso bizia da, herri osoa bezala.


Lehenengo aldia zen, haien herrian, ezagunen artean. Dena ongi ateratzea nahi zuten. Hala izan zen. Sortutako giroa oso atsegina izan zen. Hoberena: aurpegi horiek guztiak ikustea, haien adierapena: begi horien interesa, irribarre konplizeak, baieztapen keinuak, etab. Plazer hutsa izan zen.


Gainera Literaria Kalean-en laguntza eta berotasuna sentitzeko zortea izan nuen. Jakin badakit Ainara eta Sergio nire amentzat oso garrantzitsuak izan direla, eta oso eskertuta daude. Horregatik ilusio handia eman zidan haiek halako momentu berezi batean parte hartu izanaz. Nire irudiengatik galdetzea poztu ninduen, izan ere, luxu bat da gaur egun akuarelaz margotu izana. Gainera nire amek eskeinitako denbora eta ahaleginaren inguruan ere galdetu zidaten (publikoaren artean intriga sortzen zuen)


Momentua dedikatoria eta desioekin bukatu zen. Banatutako ale bakoitzean isladatu nituen eta dagoeneko etxeetara ailegatu dira. Espero dut egunen batean herrian esentzia honen arrastoren bat arnastu ahal izatea. Ezin dut besterik esan, mila, mila, mila esker!


Laster arte!




2 views0 comments

Recent Posts

See All

Comentarios


bottom of page